Erniarraitz, 25 urte bailarako bertsolaritzaren motorra izaten

Maialen Etxaniz 2025ko ira. 19a, 08:30

Erniarraitz bertsozale elkarteak 25 urte bete ditu. Azkoitian, Azpeitian, Errezilen eta Zestoan bertsoaren habia izan da Erniarraitz, Hernio eta Izarraitz magaleko bertsolarien eskola. Bihar egingo dute mende laurdeneko ibilbidea ospatzeko festa, eta horren atarian, erreportaje berezia kaleratu du Gukak. Hastapenetako, ondorengo loraldiko eta gaur egungo bertsolarien eta elkarteko kideen bizipenak jasotzen dira bertan: Laxaro Azkune, Imanol Lazkano, Manuel Agirretxe, Haritz Etxeberria Ministro, Eneritz Artetxe, Jon Gurrutxaga, Naia Arrizabalaga, Joanes Azpillaga eta Suhar Gesalaga. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide