Txikiren eta Otaegiren hilketaren 50. urteurrena

Ikusgai da '1975. Dena jokoan zegoen urtea' erakusketako ikus-entzunezkoa

Julene Frantzesena 2025ko ira. 17a, 16:00

Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek 1975. Dena jokoan zegoen urtea erakusketa ibiltaria jarri dute Azpeitian, eta datorren astean Zarautzen irekiko dute. Erakusketa horretarako ikus-entzunezko bat ondu dute, eta Gukan dago ikusgai. Kulturaz kooperatibak egin du lana.

Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi ETAko militanteen fusilamenduaren 50. urteurrenaren harira, erakusketa ibiltaria jarri dute martxan Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek; Azpeitian zabaldu dute, Otaegiren jaioterrian, eta datorren astean Zarautzen izango da ikusgai, Txikiren sorterrian. Ikus-etzunezko bat ekoiztu dute erakusketarako, eta Gukan ere ikus daiteke lan hori.

Kulturaz kooperatibak egin ondu du lana, baina erakusketaren ildoari segituz, ikus-entzunezkoa ere ez da Txikiri eta Otaegiri buruzko lan bat. Hain zuzen, haien begietatik gaur egungo Euskal Herriari egindako errepasoa jaso dute bideoan, modu artistikoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide