Etxebizitzaren aferaren bueltan eskualdeko egoeraren argazki ahalik eta zehatzena egin nahian, erreportaje eta elkarrizketa sorta argitaratu du Gukak martxoaren bigarren astetik hona, Zimenduak kolokan izenburuarekin.
Izenburu berarekin, eta etxebizitzari eskainitako seriea osatzeko, telebista saio berezia ikusgai izango da bihar, osteguna, 22:00etan hasita, Guka Telebistan. Saio bera Gukaren webgune guztietan ere ikusi ahal izango da ostiraletik aurrera.