Dabilen harriari goroldiorik ez zaio sortzen, eta Joaquin Juaristi zarauztarrari ere ez. Argi ditu burua eta mingaina, eta garai bateko kontuak eta bizipenak kameren aurrean dotore berrituko ditu gaur iluntzean, 22:00etatik aurrera, Guka Telebistan, bera izango baita Dabilen harriari... saioko hirugarren protagonista.
Bihar goizetik aurrera Gukaren webgune guztietan saioa oso-osorik egongo da ikusgai.