Oraingoan, izango da zer ukitu. Hain zuzen, Bada zer erreportaje sortaren bigarren denboraldiko bosgarren eta azken atala eskainiko du bihar Guka Telebistak, 22:00etan hasita. Ukimena izango da saioan jorratuko duten zentzumena, eta kontaktuak elkartuko ditu bi protagonistak: Oihane Arriaga areto dantzari zumaiarra eta Oiana Blanco judoka ohi oriotarra..
Bihar telebistan bota ostean, ostital goizetik aurrera atal hori eta aurreko guztiak ikusgai izango dira Gukaren webgune guztietan.