Korrika egin zaleek goiz aparta pasatu dute Zestoan, baita animatzera hurbildu diren herritarrek ere. Haur eta helduek, guztiek egin dute lasterka Zestoako 45. Herri Krosean.
Eskualdeko hainbat korrikalari igo dira podiumera kategoria desberdinetan, besteak beste, Amets Aranberri zestoarra eta Eneritz Aramendi eta Naiara Tena azpeitiarrak.