Igande goiza girotu dute Zestoako Herri Krosean parte hartu duten korrikalariek

Maddi Txintxurreta 2025ko mar. 16a, 15:21

250 haur inguruk parte hartu dute Zestoako 45. Herri Krosean, eta 180 heldu inguruk. Amets Aranberri zestoarra eta Eneritz Aramendi azpeitiarra gailendu dira proba luzean, eta Adrian Pajares eta Azpeitiko Naiara Tena ibilbide laburrean.

Iñaki Iruretaren omenezko 45. Herri Krosaren bueltan, giro ederra nagusitu da Zestoan goizetik eguerdira. Txikienen lasterketarekin hasi da da eguna; Gurutzetik plazarako bidea egin dute korrika. Segidan atera dira benjaminak, alebinak eta infantilak, ibilbide luzexeagoak egitera.

Helduen probak, berriz, bi ibilbide ezberdin izan ditu: luzea (8,5 kilometrokoa) eta motza (2,6 kilometrokoa). Ibilbide luzeari dagokionez, Amets Aranberri zestoarra eta Eneritz Aramendi azpeitiarra izan dira azkarrenak. Proba motzean, Adrian Pajares eta Naiara Tena gailendu dira, ziztu bizian helmugaratuta.

Helduen lasterketa luzean 86 kirolarik hartu dute parte, eta ibilbide motzean, aldiz, 80k. Bestalde, 250 ume inguruk egin dute lasterka, antolatzaileen esanetan.

Honakoak dira korrikalarien sailkapenak eta denborak:

Ibilbide luzea (8,5 kilometro)

1.- Amets Aranberri (Zestoa) 0:28:09

2.- Mikel Velasco (Arrasate, Gipuzkoa) 0:29:22

3.- Marcos Zaldibia (Azkoitia) 0:30:01

1.- Eneritz Aramendi (Azpeitia) 0:34:13

2.- Idoia Nogales (Deba, Gipuzkoa) 0:35:57

3.- Patri Amundarain (Zumaia) 0:38:17

1.- zestoarrak: Amets Aramberri / Gadea Azkue 0:42:58

Ibilbide motza (2,6 kilometro)

1.- Adrian Pajares (Lazkao, Gipuzkoa) 0:08:39

2.- Jon De La Cuesta (Beasain, Gipuzkoa) 0:08:54

3.- Eneko Albizu (Zestoa) 0:08:59

1.- Naiara Tena (Azpeitia) 0:10:51

2.- Ane Arregi (Azpeitia) 0:11:30

3.- Maria Amundarain (Zumaia) 0:12:44

1.- zestoarrak: Eneko Albizu / Olatz Mendia 0:13:14

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide