Kobaz Kobak eman duena, txapeldunen adierazpen eta guzti, bideoan

Usua Garin eta Aitziber Arzallus 2025ko ots. 9a, 19:04

Kobaz Koba Trail mendi lasterketaren bederatzigarren edizioa jokatu dute gaur Zestoan. 616 lagunek parte hartu dute guztira, batzuek 15 kilometroko proba motzean, besteek 26ko kilometroko proba luzean, eta parte hartzaileetako asko ez ezik, lau irabazleetatik bi ere Urola Kostakoak izan dira. Han izan da Guka Telebista.  

Mendi lasterketetan ibiltzen diren kirolari askorentzat, Zestoako Kobaz Koba Trail izan ohi da denboraldiko aurreneko proba, eta horregatik eta lasterketaren bueltan sortzen den giroagatik, urteroko hitzordu bilakatu da asko eta askorentzat. Gaur jokatu dute bederatzigarren edizioa, eta 616 korrikalarik parte hartu dute denera, batzuek 15 kilometroko proba motzean, besteek 26 kilometroko proba luzean.

Parte hartzaileen artean asko Urola Kostakoak izan dira, eta baita lau irabazleetatik bi ere. Proba luzean, gizonetan, Iraitz Legorburu getariarra izan da bizkorrena; eta emakumeetan, Eneritz Aramendi azpeitiarra. Proba motzean, berriz, gizonetan, Mikel Arriola eibartarra izan da helmugaratzen aurrena; eta emakumeetan, Ainara Urrutia aretxabaletarra. Lasterketa bukatu berritan, lau txapeldunekin hitz egiteko aukera izan du Guka Telebistak, eta haiek esandakoak eta goizeko beste hainbat une jasotzen dituen bideoa ikusgai duzue.   

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide