Eneritz Artetxe eta Aner Peritz: "Pozik gaude, baina ardura ere sentitzen dugu finalean gure onena emateko"

Aritz Mutiozabal eta Gorka Eizagirre 2024ko abe. 12a, 13:00

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko dute larunbatean, eta bertan izango diren aurpegietako bi dira eskualdekoak: Eneritz Artetxe eta Aner Peritz. Artetxerena eten baten ondorengo txapelketa izan da aurtengoa; Peritzentzat, aldiz, lehenengoa izan da. 

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalak badu bere zortzikoa. Azken alditik hona, gainera, asko aldatu da argazkia, eta aniztasun hori agerikoa izango da larunbatean, Ilunbeko oholtza gainean. 

Hiru dira lehen aldiz final handia jokatuko dutenak, horietako bi etxekoak: Eneritz Artetxe azkoitiarra eta Aner Peritz zarauztarra. Gorputzaldi onarekin eta motibatuta daude egun handiaren atarian. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide