'Bada zer' saioaren hirugarren atala, bihar ikusgai

Erredakzioa 2024ko abe. 11a, 13:30

Bihar eskainiko du Gukak Bada zer erreportaje sortaren hirugarren atala. Saio horretan azukrea izango da bi protagonistak elkartuko dituena. Iraia Arteaga Lore Bakes proiektuaren sustatzaile eta gozogile azpeitiarra eta Aitor Sendon Getariako Giez Berri ezti kooperatibako kudeatzailea izango dira elkarrizketatuak.

Oraingoan, izango da zer dastatu. Hain zuzen, Bada zer erreportaje sortaren hirugarren atala eskainiko du bihar Guka Telebistak. Dastamena izango du oinarri saioak, eta azukrea izango da hizketarako gaia. Iraia Arteaga azpeitiarra Lore Bakes proiektuarekin dabil, tartak egiten. Aitor Sendon, berriz, Getariako Giez Berri kooperatibako kudeatzailea da; labeldun eztia ekoizten dute bertan. Arteagak ia egunero erabiltzen du azukrea pastelak egiteko. Sendonek, berriz, berezko azukrea duen sustantzia ekoizten du.

Bihar telebistan eskainiko du Gukak Bada zer saioa, eta ostiral goizean ikusi ahal izango da Gukaren webgunean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide