Autobusa jarri dute Durangon euskararen alde egingo den manifestaziora joateko

Onintza Lete Arrieta 2024ko abe. 3a, 12:00

Gazte bat hilaren 7ko manifestazioaren aldeko kartelak itsasten. (EHE)

Gaur da autobuserako izena emako azken eguna. Larunbatean, hilak 7, izango da manifestazio nazionala, Durangoko Azoka zabalik dela aprobetxatuta. 

Euskaraz bizitzeko, euskararen errepublika! lelo hartuta, larunbat honetan, hilak 7, manifestazio nazionala izango da Durangon (Bizkaia), Durangoko Azoka zabalik dela aprobetxatuta. Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkarteak antolatu du protesta, eta Urola Kostako AEK-k autobusa jarriko du.

Autobusa Oriotik aterako da 11:30ean, eta 11:40ean Zarautzen hartuko ditu herritarrak, 11:45ean getariarrak jasoko ditu, eta 11:50ean, zumaiarrak. Durangora 12:30ean iritsiko da.

Manifestazioa arratsaldean da, 18:00etan, eta itzulera 20:30ean izango da.

Gaur da izena emateko azken eguna, eta 15 euro kostako da eserleku bakoitza. Orion, euskaltegian bertan eman daiteke izena, edo orio@aek.eus helbidera idatzita: Zarautzen, Eguzki tabernan da izen-ematea; Getarian Harritarte dendan; eta Zumaian, berriz, Mandala liburu dendan.

Hain justu, gaurko Guka egunkarian EHE elkarteko Intza Gurrutxaga kide getariarraren elkarrizketa argitaratu da. Hemen irakur daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide