Jon Gurrutxaga azpeitiarra ariko da gaur Urretxun, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketan

Onintza Lete Arrieta 2024ko ira. 14a, 09:16

Apotzagan atzoko aurkezpen ekitaldirako elkartutakoak. (Bertsoa.eus)

Bihar Lasarte-Orian izango da kanporaketa, eta eskualdeko beste hiru bertsolarik abestuko dute han: Iñigo Mantzizidor Mantxi  eta Aner Peritz Euzkitze zarauztarrek, eta Oier Etxeberria azpeitiarrak. Saio guztietarako sarrerak salgai daude Bertsosarrerak.eus webgunean.

Gaur arratsaldean hasiko du bidea 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak, Urretxuko Labeaga aretoan egingo duten final zortzierenetako aurreneko saioarekin. 17:00etan hasiko da kanporaketa, eta txapelketan parte hartuko duten eskualdeko hamar bertsolarietatik bat ariko da bertan: Jon Gurrutxaga azpeitiarra. Andoni Rekondo, Ane Zuazubiskar, Antton Aizpurua, Mikel Iturriotz eta Una Mendizabal izango dira harekin lehian.

Bihar, berriz, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean jokatuko da kanporaketa, eta han eskualdeko beste hiru lehiatuko dira: Iñigo Mantzizidor Mantxi  eta Aner Peritz Euzkitze zarauztarrak, eta Oier Etxeberria azpeitiarra. Horiekin hiru bertsolari ariko dira kanporaketan: Aitor Zubikarai, Amaia Iturriotz eta Manu Goiogana.

Saio guztietarako sarrerak salgai daude Bertsosarrerak.eus webgunean. Bertsozale Elkarteko bazkideek eta gazteek prezio berezia izango dute sarreretan. Txapelketaren saio guztiak, finala barne, 17:00etan hasiko dira.

48tik hamar eskualdekoak

48 parte hartzaileetatik hamar dira, esan bezala, txapelketan lehiatuko diren Urola Kostako bertsolariak: Eneritz Artetxe eta Unai Izagirre azkoitiarrak; Jon Gurrutxaga eta Oier Etxeberria azpeitiarrak; Libe Goenaga getariarra; Iñigo Mantzizidor Mantxi, Aner Peritz Euzkitze, Julen Zulaika eta Oier Aizpurua zarauztarrak; eta Aitor Salegi zestoarra. Goenagak eta Mantxik aurreko txapelketan lortu zuten aurtengoan aritzeko txartela; beste zortziak, berriz, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasetik datoz.

Hauek dira iraileko kanporaketen hitzorduak:

Irailak 21, Lazkao (Areria aretoa):

  • Julen Zulaika, Beñat Iguaran, Gorka Maiz, Iban Urdangarin, Iñigo Gorostarzu, Oihana Arana.

Irailak 22, Elgoibar (Herriko Antzokia):

  • Libe Goenaga, Unai Izagirre, Eli Pagola, Eneko Araiztegi, Iñaki Apalategi, Uxue Fernandez.

Irailak 28, Hondarribia (Itxas Etxea auditorioa):

  • Eneritz Artetxe, Oier Aizpurua, Ane Beloki, Aratz Igartzabal, Maddi Aiestaran, Unai Gaztelumendi.

Irailak 29, Andoain (Bastero kulturgunea):

  • Aitor Salegi, Andoni Mujika, Endika Igarzabal, Eñaut Martikorena, June Aiestaran, Manex Mujika.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide