Herri oso baten babesa

Aritz Mutiozabal 2024ko ira. 1a, 16:30

Orioko eta Getariako zale ugari bertaratu da Donostiko kaiara, arranpara eta Aquarium ingurura norbere herriko trainerua ozen animatzera.

Kontxa estropadak arraun denboraldiko hitzordu garrantzitsuenak izan ohi dira, dela lehen igandekoa dela bigarrenekoa. Lehiara sailkatzen ziren zortzina traineruek, gizonezkoetan eta emakumezkoetan, duten guztia ematen du Donostiako badiako joan-etorrian. Arraunlariek itsasotik egin dute berebiziko ahalegin fisikoa, pott egitera arte, baina beti izaten dute hirugarren hauspo bat lagun: zaleak.

Oriok eta Getariak beste behin erakutsi dute zale onenetarikoak direla. Onean ala txarrean, beraien neska-mutilekin bat daudela, herria elkarrekin dutela. Gaurkoa izugarria izan da: kaia nahiz arranpa kolore marroiz eta horriz jantzi da, eta animoak, kantuak nahiz bultzadak hasieratik entzun dira. Orioko bi traineruek zorte ona izan dute; Getariak ez horrenbeste. Baina guztiaren gainetik, egindako lana eskertzen da. Herri txikiek bihotza handi dutelako, eta itsasoan gauzak erraldoiak lor ditzaketelako, komunitate oso baten babesarekin.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide