Arraunlariak eta zaleak, dena emateko prest

Aitziber Arzallus 2024ko ira. 1a, 10:15

10:00ak alderako hasi dira iristen zaleak, bakoitza bere taldearen kamiseta soinean, beren traineruak animatzeko eta eguerdira arteko orduetan ezeren faltarik ez izateko moduan, jan-edan nahikoa hartuta. Orioko emakumeak, berriz, dagoeneko uretan dira, berotzen. 11:00etan hasiko da emakumeen estropada, eta Orio lehen txandan ariko da. Gizonezkoetan Getaria eta Orio lehiatuko dira, biak ala biak bigarren txandan.

Gaur, 11:00etan hasita, hitzordu garrantzitsua dute Orioko eta Getariako arraunlariek: Kontxako Banderaren lehian hasiko dira. Eta arraunlariak ez ezik, zaleak ere haiekin izango dira, bertatik bertara. 10:00ak alderako hasi dira iristen zaleak, bakoitza bere taldearen kamiseta soinean, beren traineruak animatzeko eta eguerdira arteko orduetan ezeren faltarik ez izateko moduan, jan-edan nahikoa hartuta. Orioko emakumeak, berriz, dagoeneko uretan dira, berotzen.

Emakumen estropada 11:00etan hasiko da, eta eskualdeko traineruen artean Oriok bakarrik du hor lehiatzeko txartela. Hain zuzen ere, lehen txandan ariko dira mirotzak, eta Kaiku, Astillero eta Chapela izango dituztee aurkari. Bigarren txandan, berriz, Arraun Lagunak, Donostiarra, Hibaika eta Tolosaldea lehiatuko dira.

Emakumeek bukatu ostean etorriko da gizonen txanda, eta eskualdeko bi traineruk parte hartuko dute: Oriok eta Getariak. Esperantza eta San Nikolas traineruak bigarren txandan lehiatuko dira, Urdaibai eta Donostiarrarekin batera. Lehen txandan, berriz, Hondarribia, Cabo, Kaiku eta Zierbena ariko dira.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide