'Gure Mazedonia' udako saioa estreinatuko du gaur Guka Telebistak

Guka Telebista 2024ko abu. 1a, 11:08

Orioko, Azkoitiko, Zarauzko, Azpeitiko eta Zumaiako saioak eskainiko ditu, hurrenez hurren, Guka Telebistak. Abuztuko bost ostegunetan, 21:45ean, ikusi ahal izango dira saioak telebistan. Mireia Galarza Bastidak aurkeztuko du uda giroko saioa, eta Ian Ruiz Lizaso eta Julene Sorarrain izango ditu bidelagun. 

Hemen da abuztua, eta horrekin batera Guka Telebistaren udako saio berria: Gure Mazedonia. Gaur hasi eta abuztuan zehar, ostegunero 21:45ean, Mireia Galarza Bastida kazetaria herriz herri ibiliko da uda garaiko gaiak lantzen. Gainera, aurten ondo lagunduta arituko da aurkezlea, Julene Sorarrain eta Ian Ruiz Lizaso izango baititu bidelagun. 

Gaur, abuztuak 1, Orioko saioa eskainiko du Guka Telebistak; abuztuaren 8an, Azkoitiko saioa izango da ikusgai; abuztuaren 15ean, Zarauzkoa; abuztuaren 23an, Azpeitikoa; eta azken saioa, hilaren 30ekoa, Zumaiakoa. Guka Telebistak ostegunero emango ditu saioak telebistan, eta ostiraletan jarriko ditu ikusgai Guka webguneetan.  

Zer ezkutatuko ote dute hiru lagunek? Ez galdu!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide