Bukatu da beste arraun asteburu bat. Eusko Label eta Euskotren ligetako traineruak Galizian aritu dira, eta KAE1 eta ETE ligek estropada izan dute Kantabrian.
Eusko Label ligan aritzen diren Orio eta Getariari dagokionez, maila eutsi dute asteburuan. Oriok, laugarren eta bosgarren amaitu ditu bi estropadak. Getariak, berriz, estropada txukunagoa egin zuen lehena . Zazpigarren postuan amaitu zuen larunbateko estropada, eta gaur jokatutako estropada gogorragoa izan da getariarrentzat; hamargarren postuarekin konformatu behar izan dute. Dena dela, patroi onenaren sailkapenean Unax Eizagirrek jarraitzen du lidergoan.
Euskotren ligan, ez da ezustekorik izan. Orioko ontziak hirugarren eta laugarren postuak lortu ditu. Larunbatean, Donostia eta Tolosaldearen atzetik, 11:08:46 denborarekin egin zuen estropada Oriok. Gaurko estropadan, lehen ziaboga denbora onean egin duen arren, Arraun Lagunak, Donostiarra eta Tolosaldeak indartsu jarraitu dute estropada, eta laugarren postuaren konformatu behar izan du Oriok. Dena dela, sailkapen orokorrean hirugarren da Orio, Tolosarekin berdinduta, 48 punturekin.
KAE 1 ligari erreparatuz, kale zozketek zeresan handia izan dute . San Juanek garaiezin jarraitzen du, Telmo Deuneko mutilek laugarren egin dute, zarauztarrak izan dira seigarren postuan, eta Oriok, aldiz, azken postuan amaitu zuen estropada.
ETE ligan, Enbatako neskek bigarren egin dute, eta atzetik sailkatu ziren San Juan, Zumaia, Kaiku, Deusto, Hernani eta Ondarroa, hurrenez hurren. Zumaiak, hain zuzen, laugarren postuan amaitu zuen estropada.
Behin zortzi jardunaldi jokatuta, lidergotza gldu du Zumaiak, baina puntu bakarrekoa da aldea. 58 puntu ditu Zumaiak eta 59 Astilerrok. Zarautz, ligan hirugarren postuan jarri da 47 punturekin.