Lautik laugarrena, etxean

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 30a, 13:43

Gaurkoan, 11 minutu eta 27 segundu pasatxoan burutu dute lehia zumaiarrek (11:27,92), eta bigarren sailkatu den Astillerori zortzi segundu inguruko tartea atera dio etxeko traineruak (11:35,90). Hirugarren sailkatu da Zarautz, Astillero baino ia bi segundu geroago helmugaratuta (11:37,49).

Telmo Deun taldeko neskek ez dute parekorik. Horrela erakutsi dute beste behin ere etxean jokatutako Zumaiako  VII. Ikurriña proban. Aurreko astean hasi zuten ETE liga, eta lautik lau proba irabazi dituzte. Gaurkoan, 11 minutu eta 27 segundu pasatxoan burutu dute lehia (11:27,92), eta bigarren sailkatu den Astillerori zortzi segundu inguruko tartea atera dio etxeko traineruak (11:35,90). Hirugarren sailkatu da Zarautz, Astillero baino ia bi segundu geroago helmugaratuta (11:37,49).

Hasieratik nagusitu dira Zumaiako neskak, eta ziaboga hartzen ere azkarrenak izan dira. Horrela jarraitu dute amaierara arte, eta horrenbestez, estropada irabazi dute etxeko uretan. Zarauztarrak ere fin ibili dira, eta horrenbestez hirugarren postua eskuratu dute gaur Zumaian. 

Gauzak horrela, sailkapen orokorrean lehenengo postuan jarraitzen dute zumaiarrek, 32 punturekin. Zarautz, aldiz, sailkapenaren erdian dago, laugarren, 21 punturekin. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide