Guka.eus-ek arraun denboraldiko porrak abiatu ditu aurten ere. Zenbatgarren amaituko dituzte Euskotren, Eusko Label, ETE eta KAE1 ligak eskualdeko traineruek?
Porra bakoitzean parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.
Porra egiteko aukera uztailaren 15eko eguerdian, 12:00etan, amaituko da.
Animatu eta parte hartu! Zorte on!
Hona hemen Gukaren porra guztiak
- Getariako porra: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian.
- Orioko porra: bi lagunentzako otordua Ktxo pizzerian.
- Zarauzko porra: bi lagunentzako otordua Gazteategi jatetxean.
- Zumaiako porra: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian.