Asteburuan hasiko dira ETE eta KAE1 ligak

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 21a, 08:30

Artxiboko irudian, ZAEko trainerua.

Zarauzko eta Zumaiako traineruak lehiatuko dira ETE  eta KAE1 ligetan, eta Orio B ere KAE1en ariko da aurten, aurreko denboraldian KAE2tik igotzea lortu ondoren.

Asteburu honetan hasiko da traineru denboraldia eskualdeko traineru gehienentzat: ETE eta KAE1 ligetan ariko dira, izan ere, Zarauzko eta Zumaiako gizon nahiz emakumeen taldeak, eta aurten, baita Orio B taldea ere, iaz KAE2tik KAE1era igotzeko txartela lortu ondoren.

Emakumeak izango dira estropadak jokatzen aurrenak, larunbatean baitute hitzordua ETE ligakoek, Astilleron (Kantabria, Espainia). 16:45ean hasiko dira lehian; banakako erlojupekoa izango da –kale bat, hiru luze–.

Igandean, berriz, KAE1 liga abiatuko dute: 12:25ean izango dira estropadak, Pasai Donibanen (Gipuzkoa). ETE ligakoek bezala, horiek ere banakako erlojupekoarekin hasiko dute liga, eta lau luze egingo dituzte.

Astebete geroago, hilaren 29-30eko asteburuan, jokatuko dituzte lehen norgehiagokak Eusko Label eta Euskotren ligetan; Orioko bi traineruak eta Getaria lehiatuko dira aurten horietan. Ohi bezala, Galizian hasiko dira bi liga horiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide