'Urrutira joan gabe'

Orioko Kukuarri mendiaren bueltako ibilbide proposamena, 'Urrutira joan gabe' saioaren bosgarren atalean

Erredakzioa 2024ko mar. 5a, 19:00

Bihar, asteazkena, 21:00etan ikusi ahal izango da Urrutira joan gabe saioaren azken-aurreko atala Erlo Guka Telebistan. Mireia Galarza kazetariak Orioko Kukuarri inguruko ibilbide zirkularra egingo du Pello Saizar Luxarbek eta Katxinak lagunduta.

Erlo Guka Telebistak bihar 21:00etan emango du Urrutira joan gabe saioaren bosgarren eta azken-aurreko saioa. Aurreko astean, Mireia Galarza kazetaria Azkoitian izan zen; izan ere, herrigunetik Aizpurutxo auzora arteko bidea egin zuen hark Kepa Alberdik historia zaleak lagunduta. Bihar, asteazkena, Orioko Kukuarri mendiaren bueltan egin daitekeen ibilbide zirkular bat egingo du Galarzak Pello Saizar Luxarbek eta Katxinak lagunduta.

Urola Kosta eskualdean egin daitezkeen ibilaldiak proposatzea xede duen telebista saioa duela lau aste jarri zen martxan. Aizarnan hasi zuen Erlo Guka Telebistak saioaren hirugarren denboraldiko bidea, Mikel Irure Zestoako Agiro mendi klubeko kidearekin. Bigarren saioa Oikiatik eskaini zuen telebistak, eta Arantxa Ugartek lagunduta han egin daitekeen ibilbide arin bat erakutsi zuen. Hirugarren saioan, Xoxote mendirako igoera egin zuten.

Guztira, Urrutira joan gabe saioaren sei atal eskainiko ditu UKTk hirugarren denboraldian; biharkoaz gain, beste saio bat gelditzen da eskualdeko txoko nahiz bazterrek dituzten istorioak ezagutzeko. Saioa telebista bidez jarraitu ezin dutenek UKTren hedabide guztietan ikusi ahal izango dute osorik ostegunetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide