GUKA magazinaren hirugarren denboraldiko lehen atala. Aurreneko saioan, Mireia Galarza kazetaria ingurumen larrialdiaz arituko da Jon Kareaga zumaiar ekintzailearekin. Haren ibilbideaz, kezkez, sare sozialek eskaintzen dituzten aukerez eta ingurumen larrialdiaz egiten dituen hausnarketez aritu da solasean Kareaga. Urrutira joan gabe atalean, Xabat Olaizolak Munoaundi herri harresitua ezagutu du Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunako kideekin. Parean eta pareko atalean, Maialen Etxaniz kazetariak parez pare jarri ditu Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarra eta Lierni Osa harri jasotzaile zarauztarra. Belaunaldi berriaz nahiz herri kirolen susperraldiaz aritu dira, Azpeitiko zezen plazan. Amaitzeko, Mikel eta Esti Markez musikariekin elkartu da Andoni Elduaien Zurak eta ezpalak ataleko lehen hitzordurako.