Telebista

GUKA magazina

Egilea: Guka Telebista
42 atal ikusteko
Hogei urteko ibilbide oparoa, amaitzear
2023/07/09

2009an argitaratu zuen Grises taldeak lehen diskoa: 'El Hombre Boligrafo'. Harrezkeroztik, sei disko eta ehundaka kontzertu eskaini dituzte mundu osoan zehar. Dena den, taldeak ibilbidearen amaiera iragarri zuen joan den urrian, eta 2023an ari dira azken kontzertuak eskaintzen. Grisesen amaiera dela eta, Ane Olaizola taldeko hainbat kiderekin elkartu da GUKA magazinean.  

Uztaileko GUKA magazina
2023/07/07

Uztaileko magazinean, besteak beste, Aitor Arregi Elkano jatetxeko kideari egindako elkarrizketa, Zurak eta ezpalak atalean Agustin, Joseba eta Udane Ostolazarekin izandako solasaldia, eta Urrutira joan gabe atalean Izarraizko Biraren azken etapa izango dira ikusgai. Hori ez ezik, GUKA markako udako produktu sorta oparitzeko jolasak ere izango dira atal honetan. 

Parean eta Pareko: Julen Portillo eta Nerea Rodriguez
2023/06/09

Parean eta Pareko: Julen Portillo eta Nerea Rodriguez

Tantaz tanta gizarteari lagunguz
2023/06/07

Denek ezagutzen dituzte hilabetero hilabetero eskualdeko herrietan egiten dituzten odol ateraldiak. Erabat beharrezkoak dira horiek, baita odola ematea erabakitzen duten herritar guztiak ere. Aiora Larrañaga kazetaria Zarautzen izan da, Odol Emaileen Elkarteko hainbat kiderekin GUKA magazinerako.

Ekaineko GUKA magazina
2023/06/02

Ekaineko magazinean, besteak beste, Arantzazu Araneta rally gidariari egindako elkarrizketa, Zurak eta ezpalak atalean Jose Luis eta Miren Gorrotxategi aita-alabekin kulturaz eta euskaraz izandako solasaldia, eta Urrutira joan gabe atalean Zumaiako Flischean egindako ibilbidea izango dira ikusgai. Hori ez ezik, Guka lehiaketaren finala ere jaso dugu atal honetan. Gainera, Parean eta pareko atalerako Julen Portillo eta Nerea Rodriguez influencerrak elkarrizketatu ditugu. 

Parean eta pareko: Mikel Morris eta Hiromi Yoshida
2023/05/12

Euskal Herriko mugak zeharkatzen ditu euskarak. Horren adibide dira elkarrizketa honetako bi gonbidatuak: Hiromi Yoshidak Tokioko unibertsitatean ezagutu zuen euskara, eta Azpeitiko euskalkia landu du bereziki. Mikel Morris estatubatuarrak, berriz, Lazkaon ikasi zuen hizkuntza, eta lehen euskara-ingelesa hiztegiaren sortzailea da. UKTren maiatzeko tokiko aldizkarietan argitaratutako GUKA ataleko edukia da elkarrizketa.

Martirietako dultzainaren oihartzuna
2023/05/07

Martirieta auzoko Montte baserrian izan da dultzaina jotzeko afizioa, eta hamarkadaz hamarkada transmititu da usadioa baserri horretako kideen artean. Asier Ostolazak arbasoen jardunari segida eman dio: dultzaina jotzen du, baina horrez gain, dultzainak egin ere egiten ditu. Nola egiten ditu, ordea, dultzainak azkoitiar gazteak? Julene Frantzesena elkartu da Ostolazarekin maiatzeko GUKA magazinean.

Anari Alberdi: "Hitzak itzultzea aukeratzea da, eta nik asko erreparatu diot tonuari"
2023/05/06

Bigarren liburua argitaratu berri du Anari Alberdik, Demoliciones controladas. Bere ibilbideko abestien hitzak euskaratik gaztelaniara itzuli ditu, eta azaldu duenez, ez da ariketa erraza izan. "Hala eta guztiz ere, ez da liburu akademikoa, eta nahi dudana egin dut", gaineratu du Alberdik. GUKA magazineko maiatzeko atalean elkarrizketatu du Mireia Galarza Bastida kazetariak.

Maiatzeko GUKA magazina
2023/05/05

Maiatzeko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Anari Alberdi abeslari azkoitiarra, Esther Cruz eta Eneko Carretero eskalatzaile zumaiarrak, eta Asier Ostolaza dultzaina egile azkoitiarra. GUKA herriarteko txapelketaren bigarren finalaurrekoa izango da hilabete honetan. 

Maiatzeko GUKA magazina
2023/05/05

GUKA magazineko denboraldiko zortzigarren atalean, Mireia Galarza Bastida kazetaria Anari Alberdi abeslari azkoitiarrarekin elkartu da, berriki argitaratu duen Demoliciones Controladas liburuaren inguruan hitz egiteko. GUKA herriarteko txapelketari dagokionez, Aizarnazabalen eta Orion izan da Galarza, bertako herritarrei galderak egiten. Julene Frantzesena, berriz, Asier Ostolozarekin elkartu da, egiten dituen dultzaina berritzaileak ezagutzeko. Amaitzeko, Esther Cruz eta Eneko Carretero ama-semeekin elkartu da Andoni Elduaien, Zurak eta ezpalak ataleko zortzigarren saioan.

Zumaiako lehen Repsol gidako eguzkia ezagutzen Artadin
2023/04/09

Joan den otsailean lortu zuen Artadin dagoen Hamarratz jatetxeak Repsol gidako eguzkia. Getariako Elkano jatetxeko Aitor Arregi sukaldariaren eskutik jaso zuen lehen saria Andoni Txintxilla Hamarratzeko nagusiak. Zumaiarrarekin egin du hitzordua Jabi Gonzalez kazetariak jatetxean bertan GUKA magazinerako. 

Miren Nogales: "'Herri Txiki Infernu Handi' saioan ni neu naiz, ez dago pertsonaiarik"
2023/04/08

Azkenaldian igandero-igandero ikus daiteke Miren Nogales zestoarra telebistan, ETB1en botatzen duten 'Herri Txiki Infernu Handi' saioko aurkezle gisa. Mireia Galarza kazetaria elkartu da Nogalesekin GUKA magazineko apirileko atalean, programaz gain bere ibilbideari buruz ere hitz egiteko.

0 atal ikusteko