Irudi sortetan harrapatuta

GUKA Telebista 2023ko ots. 4a, 11:00

Kultur eskaintzan, askotarikoa da aukera: musika diskoak, eleberriak, dantza ikuskizunak... Hor dago komikigintza ere, eta eskualdean badaude hori lantzen dutenak. Tartean dira bi zarauztar: Bertol Arrieta idazlea Angel Unzueta komikigilea. Lehenak bere estreinako album ilustratua argitaratu badu, bigarrenak sekulako ibilbidea osatu du AEBetan superheroiak marrazten. Horiek ezagutzeko asmotan, biekin elkartu da Aritz Mutiozabal kazetaria GUKA magazinean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide