Naiara Barredo: "Azken egunetako euriarekin urtegiak nahiko egoera onean daude"

GUKA Telebista 2023ko eka. 2a, 10:23

Aski ezaguna da Naiara Barredoren (Zumaia, 1984) ahotsa. Egunero-egunero, irratia piztu eta frekuentzia bat baino gehiagotan entzun daiteke bere eguneko eguraldiaren iragarpena. Ikasketaz, fisikaria da, eta etorkizuneko energien inguruko masterra eginda badu ere, metereologia arloan dabil lanean duela zazpi urte ingurutik. Gai hori da, hain zuzen, azkenaldian zeresana ematen ari dena. Uholdeak jasan dituzte hainbat txokotan, eta beste leku batzuetan, aldiz, ur hornikuntza arazoak edukitzen ari dira egunerokotasunean, lehorteak tarteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide