Haurren gutunak jasotzen aritu dira Bizarzuri eta pajeak kabalkaden atarian

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 5a, 10:43

Erregeen bisita izango da gaur iluntzean eskualdeko herri askotan. Aurretik, haurren desioak jasotzen dituzten gutunak jasotzen aritu dira Bizarzuri eta Erregeen pajeak.

Erregeen eguna da bihar, haur askorentzako urteko egunik bereziena. Gaur bertan, iluntze partean Errege Magoen etorrera ospatuko dute eskualdeko herri askotan.

Aurretik, haurrek idatzitako gutunak jasotzen aritu dira Bizarzuri eta Erregeen pajeak. Azpeitian, Getarian, Zarautzen eta Zumaian atzo aritu ziren txikienen desioak jasotzen dituzten gutunak hartzen; Aian eta Orion, berriz, gaur egingo dute gutun bilketa.

Hemen ikus daitezke herriz herri egindako ekitaldietako irudiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide