Errege Magoak eta horien postariak, iristear

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 4a, 09:26

Errege Magoak, Zumaian.

Bihar arratsaldean iritsiko dira Errege Magoak eskualdeko herri ia guztietara, eta haien postaria ere gaur arratsaldean nahiz bihar goiz partean ariko da gutunak jaso eta jaso. Hemen, eskualdeko herriz herriko egitarauak.

Gabonei amaiera emateko, ordu gutxiren buruan iritsiko dira Errege Magoak Urola Kostako herri gehienetara. Desfilean aterako dira bihar iluntzean Aizarnazabalen, Azkoitian, Azpeitian, Getarian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian. Azpeitira, aurten ere txu-txu trenean iritsiko dira Errege Magoak arratsaldean, Lasaotik abiatuta. Zarautzera, berriz, karrozan iritsiko dira, zaldiz beharrean.

Aian eta Orion, Erregeen Karterua ere egun berean, hau da, bihar, ibiliko da kalean gutunak jasotzen, Meltxor, Gaspar eta Baltasar iritsi aurretik; Getarian eta Zarautzen, berriz, eginkizun bera izango du Bizarzurik gaur arratsaldean, baita  Erregeen laguntzaileek ere Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian. Azkoitian, hori bai,  bihar arratsaldean jasoko ditu gutunak.

Egitaraua, herriz herri

Hauek dira Errege Magoen desfileei lotuta Urola Kostako herrietan antolatu dituzten ekintzak:

Aia

Bihar, ostirala:

  • 12:00. Ekain pailazoa, probalekuan.
    • Jarraian, Erregeen Karterua.
  • 19:00. Erregeen etorrera, herriko plazan.

Aizarnazabal

Bihar, ostirala:

  • 18:30. Errege Magoen kabalkada. Goizean hasi eta 18:30 arte eskutitzak botatzeko aukera egongo da udaletxe azpian jarriko duten postontzian.
    *Oharra: Ezingo da kabalkadaren ibilbidean autorik ibili desfileak irauten duen bitartean. Gainera, Baltasar Etxabe kaleko zenbait aparkalekutan ezingo da aparkatu kalabalkada bukatu arte.

Azkoitia

Bihar, ostirala:

  • 16:30. Erregeen pajeek eskutitzak jasoko dituzte eliz atarian.
  • 19:30. Erregeen kabalkada.

Azpeitia

Gaur, osteguna:

  • 17:30. Erregeen pajeek eskutitzak jasoko dituzte Sanagustinpean.

Bihar, ostirala:

  • 16:30. Errege Magoak Lasaora iritsiko dira, txu-txu trena hartzeko.
  • 17:15 aldera parrokiara iritsiko dira Erregeak, txu-txu trenean.
  • 19:00. Erregeen kabalkada, igerilekutik abiatuta. 20:00 aldera plazara iritsi, eta udaletxeko balkoira igoko dira Erregeak.

Getaria

Gaur, osteguna:

  • 18:30. Bizarzurik umeen gutunak jasoko ditu, udaletxe aurrean.

Bihar, ostirala:

  • 18:30. Errege Magoak zaldi gainean jaitsiko dira San Anton menditik herrira, getariarren harrera jasotzeko.

Orio

Bihar, ostirala:

  • 11:00. Erregeen Karterua kalez kale ibiliko da eskutitzak jasotzen.
  • 18:00. Erregeen kabalkada. Zubitik kiroldegira egingo dute desfilea, udaletxean geldialdia eginda, danborradak lagunduta.

Zarautz

Gaur, osteguna:

  • 17:00. Bizarzurik, Errege Magoen postariak, eskutitzak jasoko ditu Lege Zaharren Enparantzan; euria egiten badu, Gaztelekuan egongo da.

Bihar, ostirala:

  • 18:30. Errege Magoen kabalkada, herrian zehar. Ibilbidearen berri gaur emango du udalak.

Zestoa

Bihar, ostirala:

  • 18:30. Errege Magoak eta beren laguntzaileak Akoa aldetik iritsiko dira, kalez kale ohiko ibilbidea egiteko eta gozokiak banatzeko geldialdiak eginez.
  • 18:10. Autobusez iritsiko dira Errege Magoak Arroabera, Olaetako autobus geltokira.

Zumaia

Gaur, osteguna:

  • 18:00. Errege Magoentzako eskutitzak jasoko dituzte Eusebio Gurrutxaga plazan.

Bihar, ostirala:

  • 18:30. Errege Magoen kabalkada.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide