Urtero legez, korrika agurtu dute urtea eskualdeko zenbait herritan

Intza Trula 2023ko abe. 31a, 14:13

San Silbestre lasterketa Aizarnazabalen. (Intza Trula)

Abenduaren 31 da gaur, urteko azken eguna, eta San Silbestre lasterketarekin eman diote amaiera urteari herritar ugarik. Hona hemen herriz herriko argazki galeriak.

Ohikoa bihurtu da urtea korrika amaitzea, eta horrela egin dute gaur ere eskualdeko hainbat herritan. Festa eta kirola uztartzeko asmoz, San Silbestre lasterketek hartu dituzte kaleak gaurkoan, eta bertako zein inguruko herrietako lagun mordoa izan dira horietan parte hartu dutenak. 

Goizean Aizarnazabalen, Azpeitian, Getarian, Orion eta Zumaian jokatu dituzte San Silbestre probak. Arratsaldean egingo dituzte Aian, Zarautzen eta Zestoan.

Hona hemen herriz herriko argazki galeriak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide