Hutsik egin dabe, eskualdean izan dira Olentzero eta Mari Domingi

Andoni Elduaien 2023ko abe. 25a, 12:05

Gabon eguna izan zen atzo, eta bezperan, Urola Kostako herriak bisitatzen izan ziren Olentzero eta Mari Domingi, opariak banatzen hasi aurretik.

Gabon eguna izan zen atzo, eta Olentzerok eta Mari Domingik banan bana bisitatu zituzten eskualdeko herriak. Zenbait herritara goiz-eguerdian iritsi ziren eta besteetara arratsalde partean. Dena den, herri guztietan harrera beroa jaso zuten bi ikazkinek, Gabon egunean ilusioaren piztaile baitira bai Olentzero eta bai Mari Domingi.

Etxeko txikienek urduri itxaron zieten bi lagunei, baina behin beraien ondoan, goxo hartu zituzten. Une hori, gainera, oparien eta ametsen eskutitzak emateko baliatu zuten gehienek. Eguraldia lagun, Gabon egun aparta igaro zuten Olentzerok eta Mari Domingik eskualdean, eta behar besteko indarrak eta animoak bildu zituzten bart gauean Euskal Herri osoko etxeetara iritsi aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide