Olentzero eta Mari Domingi iritsi dira eskualdeko herrietara

Ihintza Elustondo

Olentzero eta Mari Domingi, Azpeitian. (Ihintza Elustondo)

Olentzero eta Mari Domingi Gabon egunez iritsi dira Urola Kostako herri gehienetara. Hona hemen herriz herriko argazki galeriak eta bideoak.

Eguberrietako bisitari ezinbestekoak hutsik egin gabe etorri dira aurten ere Urola Kostako herrietara. Olentzero eta Mari Domingi dagoeneko heldu ziren Aiara, Errezilera eta Beizamara, baina gainontzeko herri guztietan gaur, Gabon egunez, egin diete harrera Gabonetako bikote ezagunenari. Leku batzuetara goizez iritsi dira, eta beste gune batzuetara, berriz, arratsaldean egingo dituzte bisitak.

Hona hemen herriz herriko argazki galeriak eta bideoak.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide