Denboraldiko lehenengo bandera lortu du ZAEk

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uzt. 22a, 13:15

ETE ligako ZAEren traineruko arraunlariak Sestaon lortutako garaipena ospatzen. (ZAE)

ETE ligako Sestaoko (Bizkaia) estropada irabazi dute bigarren txandan arituta. Zumaiak, berriz, hirugarren postuan amaitu du.

Zarautz Arraun Elkartearen ETE ligako traineruak denboraldiko lehenengo bandera eman dio klubari. Sestaon (Bizkaia) jokatutako estropada irabazi dute sekulako lana eginda; izan ere, bigarren txandan aritu da Enbata. Ohorezko txandan aritu diren traineruek ere ezin izan dute haren denbora gainditu, nahiz eta, etxean aritu den Kaiku gertu izan duten, bi segundora baino ez. Zumaia, berriz, hirugarren izan da gaurkoan.

Hori horrela, sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du Zumaiak, baina Kaikurengandik hiru puntura orain. ZAEk ere sailkapeneko postu berean jarraitzen du, baina Deusturengandik puntu bakarrera orain. Bihar, gainera, alde hori murrizten jarraitzeko beste aukera bat izango du, Astilleron (Kantabria, Espainia) estropada izango baitute.

Erlazionatuak

Estropadaz beteta dator asteburu hau ere

Onintza Lete Arrieta 2023 uzt 22

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide