GUKA magazina

Martxoko GUKA magazina

GUKA magazina 2022ko mar. 4a, 22:00

Martxoko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Zarauzko Azken Portu auzoa, Miren Alcedo antropologo azpeitiarra eta Zumaiako Ostarrena zinekluba.

Beste hilabete batez, eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematera dator GUKA magazina. 

Martxoko atalean, Zarauzko Azken Portu auzoan izan da Mireia Galarza kazetaria, eta auzoko bitxikeriak ezagutu ditu bertako auzokideekin. Azpeitian ere izan da Galarza, eta Miren Alcedo antropologoa eta Azpeitiko bizilaguna elkarrizketatu du. Bere aldetik, Urrutira joan gabe atalean, Xabat Olaizolak Zestoako inguruetan egin du ibilbidea Manuel Arregi bidelagun.

Maria Maya, aldiz, Zumaian izan da. Ostarrena zineklubaren 27. urteurrena izan du hizpide, eta taldeko hainbat kiderekin elkartu da. Andoni Elduaien, berriz, Ane Arrutirekin jardun da solasean, Keia taldearekin Orion eta Getarian eskainiko dituzten kontzertuen bueltan.

Hemen ikus daitezke orain arte GUKA magazinean egindako bideo guztiak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide