Datorren urteko ordenantza fiskalek gora egingo dute Zestoan. Mikel Arregi alkateak adierazi du igoera "orokorra" izango dela, nahiz eta hainbat zerbitzutan "egokitzapenak" egin. Estazioan autokarabanentzako egokitutako gunerako tarifak ere zehaztu ditu udalak, baita egonaldi turistikoei lotutakoa ere.