Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa

Erantzulea

Urolako Komunikazio Taldea, Koop. E. (F75221226)

 

Helburuak

Tokiko hedabideen zerbitzu eta produktuak helaraztea eta kudeatzea; webguneen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; bere zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak edota komertzialak bidaltzea

Legitimizazioa

Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra, legezko interesa eta baimen zehatza (legitimizazio oinarri nagusiak)

 

Hartzaileak

Ekimen batzuetan parte hartzeak eta irabazle edo saridun izateak, interesdunaren identifikazio-datuak eta irudia argitaratzea dakar.

 

Eskubideak

Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko Urolako Komunikazio Taldera jo dezakezu, helbide honetan: Soreasu, 1, 20730 Azpeitia (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: administrazioa@ukt.eus; telefonoa: 943 81 38 41

 

 

 

Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa

 

  1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”) aipamen berezia eginez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune hau, posta elektroniko edo bestelako edozein baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, F75221226 I.F.Z. duen Urolako Komunikazio Taldea, Koop. E. enpresaren (aurrerantzean “Urolako Komunikazio Taldea”, “Enpresa” edo “Tratamenduaren Erantzulea”), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea.

 

  1. Legitimizaziorako Oinarri Juridikoak

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emadako baimena (izen emate formularioak betetzean, adibidez), eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea (bazkidetza eskatzean edo gure webgunean nabigatzean, adibidez), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko) dira.

Urolako Komunikazio Taldeak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

 

  1. Datu pertsonalak biltzea

Urolako Komunikazio Taldeak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, enpresak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta offline) ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Urolako Komunikazio Taldeak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela.

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Enpresak nozbait adin txikikoei zuzendutako zerbitzu bat eskaintzen badu guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Urolako Komunikazio Taldeak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

 

  1. Datuak tratatzeko helburuak

Urolako Komunikazio Taldeak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta offline) datuak bildu behar ditu. Bilketa hauen helburak honakon hauek dira:

  • Bazkideak

Bazkidea izateko eskaria egiten baduzu, jakinarazi nahi dizugu ematen dituzun datuak Urolako Komunikazio Taldeak tratatuko dituela. Tratamendu honen helburuak honako hauek dira: Urolako Komunikazio Taldearen bazkide gisa duzun harremana kudeatzea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuna ematea; zurekin harremanetan jartzea baliabide desberdinak erabiliz (posta elektroniko edo arrunta, telefonoa, berehalako mezularitzako aplikazioak,…); enpresak baliagarritzat jotzen duen informazioa eta Urolako Komunikazio Taldearen jarduerari buruzko informazioa bidaltzea eta Urolako Komunikazio Taldeari legez dagozkion funtzio guztiak betetzea. Bazkidetza egiteak tratamendu hauek onartzea dakar.

  • Erabiltzaileak / Eskatzaileak

Urolako Komunikazio Taldearekin kontaktuan jarri bazara, webguneko formularioak erabiliz edo beste baliabideren bitartez, Urolako Komunikazio Taldeak jakinarazten dizu zure datuak honako helburu hauekin tratatuko dituela: erabiltzaile gisa egindako ekarpenak kudeatzeko, zurekin harremanetan jartzeko, zuk egindako eskaria kudeatzeko eta Urolako Komunikazio Taldeari legez dagozkion funtzio gutziak egiteko. Era berean, zure intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira. Interesdunak izena ematean Urolako Komunikazio Taldeari bere datuak kudeatzeko berariazko baimena ematen dio.

  • Ekimenetan parte hartzea

Urolako Komunikazio Taldeak antolatutako ekimenetan (zozketak, lehiaketak, txapelketa, e.a.) parte hartzeko 14 urte izan behar dituzu. Eta jakinarazten dizugu ematen dituzun datuak Urolako Komunikazio Taldeak tratatuko dituela, interesdunarekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzua modu egokian emateko eta Urolako Komunikazio Taldeari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Sariduna gertatuz gero, zure identifikazio-datuak eta irudia argitaratuak izango dira. Eta galdera-erantzun lehiaketan parte hartuz gero, lehiaketaren emaitza jasotzen duen sailkapen osoa argitaratuko da, parte hartzaileen zerrenda osoa. Era berean, zure kontakturako datuak Urolako Komunikazio Taldeak dituen kolaboratzaile zuzenei komunikatuak izen daitezke (saria modu egokian kudeatu ahal izateko). Interesdunak izena ematean Urolako Komunikazio Taldeari bere datuak kudeatzeko bereriazko baimena ematen dio.

  • Curriculumak

Enpresak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, Urolako Komunikazio Taldeari bereriazko baimena ematen diozu zure datuak enpresaren tratamedu sisteman gordetzeko. Zure datuak enpresak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Urolako Komunikazio Taldeak hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

  1. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Urolako Komunikazio Taldeak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Urolako Komunikazio Taldearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Urolako Komunikazio Taldearen menpe.

  1. UROLA KOSTAKO HITZAren presentzia Sare Sozialetan

 

Urola Kostako Hitzak Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Urola Kostako Hitzaren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio enpresari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Urolako Komunikazio Taldeak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daiteke. Era berean, erabiltzaileak Urolako Komunikazio Taldeari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Urolako Komunikazio Taldea sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Urolako Komunikazio Taldearen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Urolako Komunikazio Taldeak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Urolako Komunikazio Taldeak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Urolako Komunikazio Taldeak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Urola Kostako Hitzak Facebook, Instagram, Twitter, YouTube eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Urolako Komunikazio Taldeak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Urolako Komunikazio Taldeak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Urolako Komunikazio Taldeak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

  1. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Soreasu, 1, 20730 Azpeitia (Gipuzkoa), telefonoa: 943 81 38 41 edo, bestela, administrazioa@ukt.eushelbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

 

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

  1. Segurtasun-neurriak

Urolako Komunikazio Taldeak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Urolako Komunikazio Taldearen erantzukizunpekoak.

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sabidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943 81 38 41 telefono zenbakia edo administrazioa@ukt.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

  1. Indarraldia

Urolako Komunikazio Taldeak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Urolako Komunikazio Taldeak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Urolako Komunikazio Taldeak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

  1. Jurisdikzioa

Urolako Komunikazio Taldea eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Urolako Komunikazio Taldea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Azpeitiko Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Urolako Komunikazio Taldeak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.