2019ko ekainetik Urolako Komunikazio Taldea (UKT) kooperatibako kide da Urola Kostako Hitza. Urola Erdiko eta Urola Kostako euskarazko hedabideak egitura bakarrean antolatu gara, indarrak batu eta gure komunitateei ahalik eta informazio eta komunikazio zerbitzu onena euskaraz eskaintzeko. Kooperatibara batu gara Karkara (Orio-Aia), Baleike (Zumaia), Uztarria (Azpeitia), Maxixatzen (Azkoitia), Urola Kostako Hitza (eskualde osoa) eta Erlo Telebista (eskualde osoa), eta denon artean komunikazio talde multimedia indartsua osatu dugu.
Irabazi asmorik gabeko kooperatiba da gurea, gure hedabideek beti izan duten izaera sozialari eta parte-hartzaileari segida emateko. Gure herrietan sustraitutako hedabide taldea gara eta hala izaten jarraitu nahi dugu. Eta orain, gainera, taldeak ematen duen indarrarekin. Denok elkartuta, 30 bat langilez osatutako lan taldea osatu dugu, gai dena herriz herri dauzkagun hedabideei erantzuteko eta hobetzeko, eta aurrera begirako proiektu berriak prestatu eta garatzeko.
Gaur egun, honako produktu hauek argitaratzen ditugu:
Urola Kosta eskualdeko euskarazko komunikabidea da Urola Kostako Hitza. Urola Kostan gertatzen den guztiaren berri eman eta jasoko du, guztiaren isla ez ezik, eskualdearen motor eta eragile ere izango da.
Euskararen normalizazio bidean, herri mailako komunikabidea osatzea da Urola Kostako Hitzaren helburu nagusia. Helburu nagusi hau garbi edukita, xede hauek dauzka gure komunikabideak: