Berriro bizitu da sua 'Gure Gascuña' arraste-ontzian

Andoni Elduaien

Udaltzainak, barrarako pasadizoa ixten. (Onintza Lete Arrieta)

13:30 ingururako lortu dute arraste-ontziko sua kontrolatzea suhiltzaileek, baina berriro bizitu da arratsaldean, itsasontzia berriz ere kea isurtzen hasi da eta. Orioko barra eta hondartzarako sarbidea itxi ditu udaltzaingoak.

Berriro bizitu da sua Orioko barran dagoen Gure Gascuña arraste-ontzian. Goizean hartu du su Txurrukako zabalgunearen parean dagoen Ondarroako (Bizkaia) itsasontzi horrek, baina duela minutu gutxi berriro hasi da kea isurtzen. Hori dela eta, udaltzaingoak hainbat segurtasun neurri hartu ditu, eta, besteak beste, barrarako pasadizoa eta hondartzarako sarbidea itxi ditu. 

Gure Gascuña arraste-ontziak egunak zeramatzan Orioko barran porturatuta, konponketa lanak egiteko, eta hain zuzen, lanean ari zirela piztu da sua itsasontzi barruan, 11:30 inguruan. Suhiltzaileak lehorretik eta uretatik aritu dira sua itzaltzeko lanetan, eta 13:30 ingururako lortu dute itsasontziko sutea kontrolatzea. Hala eta guztiz ere, arratsaldean berriro indartu da sua, eta arraste-ontzia kea isurtzen hasi da berriro.

Goizean, sua piztean, hiru lagun artatu behar izan dituzte itsasontzian kea arnasteagatik, eta haietatik bi Donostia Ospitalera eraman dituzte. 

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide