Pasaiako eta Getariako garaipenak ospatuz, festa giroan

Julene Sorarrain

Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoek beste behin erakutsi dute aurten ere liga irabazteko faboritoak direla, izan ere, nagusiki irabazi dituzte asteburuan Pasai Donibanen (Gipuzkoa) eta Getarian jokatu diren estropadak. Ohiturekin jarraituz, udaletexeko balkoitik ospatu zituzten bi garaipenak atzo herritarrekin batera.

Asteburu honetan ere bi banderak etxera ekarri dituzte Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoek. Maila ezin hobea erakutsi dute Pasaian (Gipuzkoa), baita Getarian ere, nagusiki irabazi baitituzte herri horietan jokatutako estropadak. Herritarrak, jada ohituta igandeetako arraun festara, kalera atera ziren atzo iluntzean txapeldunak zoriontzera. Orioko Txarangaren doinuak ere ez ziren falta izan, eta beste behin, herri oso baten besarkada jaso zuten etxeko txapeldunek.

Datorren asteburuan Zarautzen izango dira Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak. Bi eguneko hitzordua da, gainera, Zarauzkoa, eta Euskotren ligari dagokionez, haiekin amaituko dute aurtengo liga.

(Argazkiak: Joxemari Olasagasti eta Bittor Andres).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide