Eguraldia festen aurka egon zen atzoko egunean, baina hori ez zen mozorro festarik gabe gelditzeko aitzakia izan herritarrentzat. Beraien mozorroekin bat egiten zuten emanaldiak eskaini zituzten adin guztietako oriotarrek, eta karroza originalena sortu zutenen artean, hiru sari ere banatu zituzten Arkupe elkartearen eskutik.