Oskar Alegria zuzendariaren 'Oteiza 14 apostolu' ikus-entzunezkoa estreinatuko dute urtarrilaren 30ean, 19:00etan hasita, Kultur Etxean. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Proiekzioaren ostean, zinemagileak ikus-entzuleen galderak erantzungo ditu.