Hasi dira sanikolasak. Atzo arratsaldean herria hartu zuten Ondoezik elektrotxarangaren doinuek eta Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejira jendetsuak –Danbolineko txistularien laguntzarekin–, eta iluntzean Herriko Plazan jende ugari bildu zen txupinazoa ikusi eta festei ofizialki ekiteko. Hemen ikus daiteke atzoko argazki bilduma.
Guka Telebista ere han izan zen, batetik, txupinazoa jaurtitzeaz arduratu zen Festa Batzordeko Maddi Etxeberria gaztearekin hitz egiteko, eta baita herritarrei galdetzeko ere ea zer iruditzen zaien aurtengo egitaraua.
Gaur, San Nikolas eguna, dagoeneko hasi dira egitarauko lehen ekintzak, eta astelehen gauera arte, askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Honakoa da egitarau osoa:
Gaur, San Nikolas eguna
- 09:00. 3x3 saskibaloi festa, Karelan, LH 3-DBH 4 artekoentzat.
- 11:00. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeentzat jolasak, ikastolako pergolan.
- 11:00. Meza nagusia elizan, Salatxo abesbatzak kantatuta.
- 12:30. Dantzari helduen dantza sueltoko txapelketa, Herriko Plazan.
- 17:00. Kalejira Pello eta Nikolasa erraldoiekin, buruhandiekin eta Danbolin musika eta dantza eskolako trikitilariekin. Herriko Plazatik abiatuta.
- 18:00. Danbolin musika eta dantza eskolako bandaren kontzertua, Herriko Plazan.
- 19:00. Patata tortilla lehiaketa LH 6-DBH 4 arteko gaztetxoentzat, ikastolako pergolan.
- 20:00. Punttu Kakotx elektrotxaranga, kalez kale, Herriko Plazatik hasita.
- 22:00. Bertso saioa Karelan. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Aitor Bizkarra, Nerea Elustondo eta Xabat Illarregi.
- 23:00. Kontzertuak: Ganibet, Aimarzz, Makeda DJa eta Denz DJa. Herriko Plazan.
Bihar, San Nikolas bigarrena
- 11:00. Gora bihotzak umeentzat ikuskizuna, Herriko Plazan.
- 12:30. Kantu Saldarekin, poteo musikatua kalez kale.
- 14:30. Herri bazkaria, Karelan.
- 18:00. Orioko txaranga, Karelan.
- 19:00. Kalejira Pello eta Nikolasa erraldoiekin, buruhandiekin eta herriko txarangarekin, kalez kale.
- 22:00. Kontzertuak: Zinez, Marte Lasarte, Bad Sound System, Troti DJa eta La Fulana DJa. Herriko Plazan.
Etzi, San Nikolas hirugarrena
- 06:00. Gaupaseroen argazkia, Oa-ko eskaileretan.
- 11:00. Haurrentzat Euskal Herriko jostailuen inguruko lantegia eta jokoak, Herriko Plazan.
- 12:00. Kantujira herritar talde batek antolatuta, kalez kale.
- 13:00. Orio Arraunketa Elkartearen banderen bedeinkapena elizan, eta ondoren, bazkaria.
- 13:00. Gure Sukaldetik-en eskutik bazkaria, txosnetan.
- 16:00. Herri kirol parte hartzaileak haurrentzat eta gazteentzat, Herriko Plazan.
- 17:00. Herri kirolak, Joseba Ostolaza harri eskolaren eskutik, Heriko Plazan.
- 17:00. Erraldoi eta buruhandi eta trikitilariekin kalejira kalez kale.
- 18:00. Talo jana, Herriko Plazan.
- 19:30. Muxutruk erromeria taldearen kontzertua, Herriko Plazan.