Patxi Francesek ez du 2026ko denboraldian Orioko emakumeen senior taldea entrenatuko, lau denboraldi zoragarri egin ondoren.
Orioko emakumeen traineruko entrenatzaile bilakatu zenetik, senior taldekoek lorpen ugari izan dituzte, Euskotren Liga irabaztea eta Kontxako bandera bereganatzea, besteak beste.
Frances, gainera, Orion arraunlari izandakoa da, eta Orioko Arraunketa Elkarteak onena oparo dio aurrerantzean izango dituen kirol proiektuei begira.