Herrio Natur Taldeak, Orioko Herri Ikastolarekin eta Zaragueta Herri Eskolarekin elkarlanean, liburu eta jostailu truke azoka antolatu du. Azoka abenduaren 14an egingo dute, 10:30etik 14:00etara, Herriko Plazan. Hori horrela, jostailuen eta liburuen bilketa egiten aritu dira aurreko asteetan, eta azken bilketa bihar egingo dute, 17:00etatik 19:00etara, Herriko Plazan.
Jostailuek osorik egon behar dute eta egoera onean, norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan. Bilketa egunean etxetik eramandako jostailuak sailkatuko egingo dituzte arduradunek hiru koloreren arabera: horia, urdina eta gorria. Parte hartzaileek nahi izatera eramandako jostailu bakoitzagatik kolore bereko txartel bana jasoko dute azoka egunean trukean beste batzuk hartzeko. Gorri eta urdin sailkatutako lehen bi jostailuen truke kolore bereko bina txartel eskuratuko dituzte, eta gisa berean sailkatutako gainontzeko jostailuen truke kolore zuriko txartelak.
Truke egunean, koloretako txartelak azokak irauten duen ordutegi osoan trukatu ahalko dira, kolore zurikoak, berriz, 11:30etik aurrera. Modu horretan antolatzaileek ekidin nahi dute jostailuak ekarri dituen jendea ez gelditzea gustuko jostailurik gabe lehen orduan azokara azaldu ezin dutelako. Azoka egunean bertan etxetik eramandako jostailuak, azokan jarritakoekin ere trukatu ahal izango dira.