Iker Zabala: "Zuzendaritza, arraunlariak eta ni neu gehiago egiteko gosez gaude"

Onintza Lete Arrieta eta Gorka Eizagirre 2024ko urr. 9a, 15:32

Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen lehen traineruaren entrenatzaile berriak onartu du "sekulako denboraldia" egin dutela oriotarrek, baina asmoak ere argi ditu: "Beste pausotxo bat aurrera eman nahi dugu, bai arraunlariek, bai nik". Atzo egin zizkion adierazpenak Gukari, Arraunetxean egindako aurkezpenaren amaieran. Jon Olasagasti OAEko presidenteak ere bere iritzia eman zion hedabide honi.

Asteburuan baieztatu zuen Orio Arraunketa Elkarteak (OAE) Iker Zabala bermeotarrak ordezkatuko duela Mikel Arostegi oriotarra gizonezkoen lehen traineruaren entrenatzaile postuan, eta atzo arratsaldean Arraunetxean izan zen Zabala, elastiko horia soinean, prentsaurrean adierazpenak egiten eta kazetarien galderei erantzuten Jon Olasagasti OAEko presidentearekin batera.

Aurkezpenaren ondotik, Gukarekin izan ziren biak. Honako bideoan jaso dira besteak beste Zabalaren fitxaketaz, Mikel Arostegi aurreko entrenatzaileaz, harrobiaz eta nesken arraunaz esan dituztenak. Iker Zabala: "Oriok sekulako denboraldia egin du, baina beste pausotxo bat aurrera eman nahi dugu, bai arraunlariek, bai nik". 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide