Ikusmina eragin dute Vilafranca del Penedesko arranoak eta herensugeak

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 29a, 15:15

Konpartsek kalejira ikusgarria bezain berezia eskaini zuten gaztetxetik abiatuta, herriko txikienen eta helduenen gozagarri.

San Pedro jaiak hasi dira ospatzen dagoeneko herrian, eta atzotik, festan murgilduta dago Orio. Atzokoan, Herriko Plaza festan murgildu nahi zuten herritarrez bete zen, eta banderen igotzearekin batera, Pello eta Nikolasa erraldoiek eta Kataluniako Vilafranca del Penedeseko arranoak eta herensugeak dantzan egin zuten.

Aurrez, konpartsek kalejira ikusgarria bezain berezia eskaini zuten gaztetxetik abiatuta, herriko txikienen eta helduenen gozagarri. Berezi egin zuten katalanen dantza ezberdinak eta suek nahiz txiparta hotsek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide