2024/06/29 06:00-22:00

Jaiak

Sanpedroak: San Pedro eguna

Sanpedroak: San Pedro eguna
Orio

06:00. Gaupaseroen argazkia, eskaileretan.

11:00. Talai Mendik 75 urte: slackline ikuskizuna, udaletxetik Frantses fabrikara.  Haur eta gazteentzat errio gainean bigarren soka bat jarriko dute.

11:30. Bizikleta igoera, plazatik San Martinera. 14 urte bitartekoek plazatik Pilikura egingo dute.

12:30. Bikote gazteen XIII. Trikitixa Txapelketa, plazan. (Bertan behera gelditu da parte hartzaile faltagatik. Horren ordez, Ostolaza eta Larrañaga trikitilari bikoteak alaituko du San Pedro eguerdia).

12:30. Meza, Salatxo abesbatzarekin.

17:00. Haur eta gazteen pilota txapelketako finalak, frontoian.

17:00. Helduen dardo txapelketa, Aurrera tabernan.

18:00. Soka dantza, Herriko Plazan.

19:00. Danbolin musika eskolako bandaren kontzertua, Herriko Plazan.

19:30. Pello eta Nikolasa erraldoiak, Danbolin musika eskolako trikitilariekin, Vilafranca del Penedes herriko Drac eta Aliga figurekin eta Bidebietako gaita jotzaileekin.

20:00. Txista gaua: herriko disko jartzaileen emanaldia, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide