Orioko Udalak maiatzeko udalbatzarra egin zuen atzo. Bederatzi puntuko gai zerrenda jorratu zuten udal ordezkariek. Horien artean, Euskaraz Hobeto! Orioko Udalaren erabilera-plana 2024-2027 eta Musika Eskola publikoaren 2024-2025 ikasturteko musika-irakaskuntzaren tarifak izan zituzten aztergai.
Honako hau izan zen Orioko Udalaren maiatzeko udalbatzarraren gai zerrenda:
1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2024ko apirilaren 25eko ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.
2. 2024ko lehenengo hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea.
3. 2024ko udal-aurrekontuaren lehenengo hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.
4. Onartzea, egoki bada, Orioko Musika Eskola publikoaren 2024-2025 ikasturteko musika-irakaskuntzaren tarifak.
5. Lehen onarpena ematea, egoki bada, izaera urbanoko lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari.
6. Onartzea, egoki bada, Orioko etxez etxeko zaintza-zerbitzuaren kontratuaren prezioaren berrikuspena.
7. Onartzea, egoki bada, 2025eko herriko jaia.
8. Onartzea, egoki bada, “Euskaraz hobeto! Orioko Udalaren erabilera-plana 2024-2027”.
9. Eskariak eta galderak.