Arraunketa Olinpikoko Nazioarteko 19. Estropadak jokatuko dira larunbatean
GUKA Telebista
2024ko apirilaren 18a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumezkoen eta gizonezkoen bosna talde lehiatuko dira arraun mugikorrean, eta Orio Arraunketa Elkarteak egun osoko jaia antolatu du herriko zenbait eragilerekin batera. Iluntzean bi arraunlari ere omenduko ditu klubak.