Ikusgai dago martxoko ezohiko udalbatzarra

Erredakzioa 2024ko mar. 25a, 08:00

Berez ostegun honetan egitekoak ziren udalbatzarra joan den ostegunean egin zuten, Aste Santua dela eta. Orain ikusgai dago osorik, hemen:

Gai zerrenda:

  1. 2023ko 4. hiruhileko berankortasun txostenaren berri ematea.
  2. 2023ko udal aurrekontuaren 4. hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.
  3. Urtarrilaren 30eko 82/2024 alkate dekretuaren berri ematea. Dekretuak 1/2024 zenbakidun kreditu aldaketa onartzen du, kreditua txertatzeko modalitatean.
  4. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 2/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua transferitzeko modalitatean.
  5. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 3/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean.
  6. Lehen onarpena ematea, egoki bada, etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal erregelamenduaren aldaketari.
  7. Onartzea, egoki bada, Udaleko gazteria eta kirol teknikariak aurkeztutako eskaera bateragarritasunari buruz.
  8. Onartzea, egoki bada, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztutako mozioa, pentsiodun guztiek 1.080 euroko diru sarrerak izatea bermatzeari buruz, 14 ordainsaritan.
  9. Eskariak eta galderak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide