Emozio gazi-gozoak eta bizipen ahaztezinak utzi ditu 2022ko Kontxako Banderak Orion eta Getarian. Orioko emakumeek etxeratu zuten bandera atzokoan, eta poza eta festa giroa izan zen nagusi Donostiako kaian. Arratsaldean jaso zuten merezitako harrera. Orioko gizonezkoek joan zen asteko emaitzaren ondotik sentsazio gaziarekin amaitu zuten Kontxako bigarren jardunaldia. Getariarrek, aldiz, gozatzea zuten helburu, eta laugarren postuari eutsi ezin izan zioten arren, zalantzarik gabe, bete zuten xedea.