Autobus batek su hartu du AP-8 autobidean Orio parean

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Errepidea itxita dago pare horretan eta zirkulazioa Orioko bidesaritik barrena desbideratzen ari dira Donostiatik Bilborako noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko sailak jakinarazi du autobus batek su hartu duela AP-8 autobideko 33. kilometroan, Bilborako noranzkoan, Orio parean. Ertzaintzak zehaztu duenez, ibilgailua matxuratu egin da eta su hartu du. Hala ere, ez da zauriturik izan ezbeharraren ondorioz. Autobusa, berriz, kiskalita gelditu da.

Errepidea itxita dago Bilborako noranzkoan, auto pilaketak sortu dira eta zirkulazioa Orioko bidesaritik barrena desbideratzen ari dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide