Erregeen Karteruak bildu ditu Orioko haurren gutunak

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 5a, 14:43

Kalez kale ibili ohi da Errege Magoen laguntzailea beste urteetan, baina gaurkoan Karela kiroldegian izan da haur eta gaztetxoen eskutitzak jasotzen. Danbor jotzaile laguntzaileek ere ez dute hutsik egin.

Errege Magoen laguntzailea, Erregeen Karterua, Orion izan da gaur, Errege bezpera, herriko ume eta gaztetxoen gutun berezienak jasotzen. Ondoren, Errege Magoei emango dizkie gutun guztiak. Eguerdi partean egon da Karela kiroldegian,11:30etik 13:00etara, eta ilara luzeak sortu dira hari eskutitza emateko zain.

Beste urteetan kalerik kale ibili izan da gutunak jasotzen danbor jotzaileak lagun dituela, baina aurtengoan moldatu egin dute hori –pandemian ere hala egin zuten–. Hori bai, danbor jotzaileak ere han izan dira, beren eginkizuna zintzo betetzen.

Errege Magoak 19:30ean iritsiko dira herrira eta zuzenean kiroldegian egongo dira herritarrekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide